Skip to content
Portada » Bisita birtuala

Bisita birtuala

Alboan Enkarterri Zerbitzu Turistikoak erakundearen bisita gidatu batean parte hartzen ari bazara, jarraitu Jorge gidariaren jarraibideei. Hark azalduko dizu XV. mendeko Balmaseda nolakoa zen ulertzeko jakin behar dituzun informazio eta bitxikeria guztiak.

Aldiz, ez bazaude hiribilduan, bisita egin dezakezu etxeko sofatik. Baina ez dago Balmasedara etortzea bezalakorik, epel utziko ez zaituen bisita gidatu honetaz gozatzera Alboan Enkarterri Servicios Turísticos bidez edo 605 757 420 telefono-zenbakira deituta kontrata dezakezu. Bisitaren ondoren, paseo bat eman dezakezu Erdi Aroko hirigunetik: bertan ostalaritza-lokal ugari daude, txakolin bat hartu edo bazkaltzeko, asteburuetako poteoan egon ohi den giro onean.

Geldialdiak ikusi ahal izango dituzu esteka hauetan klik eginez:

#1 Azoka

Izaera komertzial nabarmena duen hiribildua

#2 Harresia

Defentsa harresi-barruan hasten zen

#3 Harresitik at

Harresietatik kanpo ere bazegoen bizitza

#4 La puente

Hiribilduaren sarrera-ate ezagunena

#5 Gaztelua

Balmaseda koroatzen zuen Erdi Aroko gotorlekua