Skip to content
Portada » Bisita birtuala » Harresiz kanpo

Harresiz kanpo

Nahiz eta etxe eta eraikuntza gehienak harresiaren barruan babestuta zeuden, baziren harresiz kanpokoak ere. Bisitaren geldialdi honetan, hurbilagotik ezagutuko ditugu azken horiek.

Errotak

1487ko estima-liburuan, Balmasedak hartzen duen harenean zehar errotak zeudela ageri da. Valentín Ibarrak bere Crónica de la expulsión de los judíos, Balmaseda en el fin de la edad media liburuan dio eraikuntza horietan zereal-aleak ehotzen zirela. Oso jarduera garrantzitsua zen, eragina baitzuen oinarrizko elikagaiaren prezioan, ogiaren prezioan alegia (Ibarra 2017, 40). Birsortze birtual honetan, hiru errota irudikatu ditugu: azokakoa, hiribilduaren erdigunekoa eta El Higarrekoa. Ibarrak 14 errota zenbatu zituen Peñuecotik Nocedalera.

Ospitale-baseliza

Ospitale-baseliza ibaiertzean

Magdalena ospitale-baseliza birsortu dugu. Donejakue bidea egiten zuen erromesak biltzen ziren bertan. Ibairantz doan Magdalena kalean dago, eta nabarmendu behar da eraikin zahar horrek zutik dirauela, nahiz eta aurri-egoeran dagoen.

Harresiz kanpoko etxeak

Etxe guztiak ez zeuden hiribilduko harresiaren barruan. Horrexegatik jarri ditugu harresiz kanpoko etxeak birsortze birtual honen bista orokorrean, aditzera emateko hiribildua ez zuela soilik harresi barruko guneak osatzen. Ibarrak Balmaseda dagoen haranaren magalean sakabanaturik zeuden 39 landetxe aipatzen ditu (Ibarra 2017, 24-25).

Kolitzako eliza

Ez dugu zehaztu urruti dagoelako, baina eliza hori birsortze birtualean sartu behar dugu. Esan dezakegu eliza hau, mende haietan, XIV. mendeko Bizkaiko lehen gotikoan sartuko zela. Hortaz, sartu egin dugu bisita orokorretako batean, han urrutian, Kolitza mendiaren gailurrean ikus dadin.

Gazteluaren eta Kolitzako elizaren xehetasuna, urrutian

Baztertu egin behar dugu, beraz, Barrio Lozak eraikina 1111. urtean datatzeko aukera eman zuen “grafitia” Izan ere, inskripzio hori tenplua eraiki ondorengo grafiti pribatutzat har daiteke.