Skip to content
Balmaseda 1487

Zure XV. menderako bidaia hemen hasten da.
Murgildu Erdi Aroko eta harresiz inguratutako hiribildu baten eguneroko bizitzan

Alboanen bisita gidatuaren geldialdiak

Alboan Enkarterri Zerbitzu Turistikoak erakundearen bisita gidatu batean parte hartzen ari bazara, jarraitu gidariaren jarraibideei. Geldialdiak ikusi ahal izango dituzu webguneko bisita gidatua atalean, edo esteka hauetan klik eginez:

#1 Azoka

Izaera komertzial nabarmena duen hiribildua

#2 Harresia

Defentsa harresi-barruan hasten zen

#3 Harresitik at

Harresietatik kanpo ere bazegoen bizitza

#4 La puente

Hiribilduaren sarrera-ate ezagunena

#5 Gaztelua

Balmaseda koroatzen zuen Erdi Aroko gotorlekua

Balmaseda 1487 proiektua

Ezagutu proiektuaren helburuak, faseak, jatorria, lanean ari diren pertsonak eta ekimenaren izenaren atzean dagoen arrazoia.

Irudien galeria

Ezagutu 1487ko Balmasedako txokorik ezkutuenak. Ikusi hiribildua angelu guztietatik. Gozatu bista orokorrez, lehen eta orain irudiez, infografia deskribatzaileez…

Errealitate birtuala

360 graduko irudiak sortu dira esperientzia askoz ere sakonagoa izan dadin, hobeto ulertzeko distantziak eta Erdi Aroko Balmasedaren elementu nagusien egoera.

Bibliografia

Sorrera-prozesuan zehar kontsultatutako iturri guztiak bildu ditugu, eta zure esku jartzen ditugu Balmasedaren, Enkarterriren eta Bizkaiaren Erdi Aroko historian gehiago sakontzeko. Liburuak, kongresuen aktak, aldizkari espezializatuetako artikuluak, eta abar topa ditzakezu.

Sare sozialak

Jarraitu proiektua sare sozialetan. Bertan iragarriko ditugu bisita gidatuen datak, sortutako material grafiko berria gehituko dugu eta ekimenaren berritasunak jakinaraziko ditugu. Egin klik ikonoetan gure sareetako profilak ikusteko:

“Ez dugu inoiz ikusiko gure XV. mendeko arbasoek ikusi zuten paisaia bera. Interesgarria izan da gure historia naturala ikertzea”

JON KEPA IZAGUIRRE

“Proiektu honi esker, irudika dezakegu nolakoa zen San Juan eliza XV. mendean, gaur egun ikusten dugun tenpluaren aldean”

PALOMA SAÑUDO

“Oso gizarte hierarkizatua zen. Leinuek, dorretxetan gordeta, eragiteko botere handia zuten”

IGOR SANTOS SALAZAR

“San Severino elizak desberdintasun nabarmenak zituen gaurkoaren aldean. Gaur egungoak baino askoz ere lerro zuzenagoak irudikatu behar ditugu”

BINGEN URQUIJO

“Gazteluak, zubiak eta harresiak osatzen zituzten hiribilduaren funtsezko elementuak, eta merkataritza-pribilejioei esker egin zuen aurrera”

VALENTIN IBARRA

Proiektu bizi eta irekia

Hartu parte Balmaseda 1487 proiektuan

Iradokizun edo ideiarik duzu proiektuari etekin handiagoa ateratzeko? Kontuan hartu ez dugun erabilerarik? Birsortze birtuala hobetzeko datuak, azterlanak, artikuluak edo dokumentazio historikoa eman ditzakezu? Erakunde, ikerketa-talde edo elkarte bateko kidea zara eta sormen-proiektuan parte hartu nahi duzu? Ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan